Festa Band & Music Experiences
Musikak dena aldatzen du.
Festa bihotzean daramagun taldea gara eta musikak gizartea aldatzeko duen ahalmenean sinisten dugu. Euskal herriko Festa Banda gara eta dagoeneko bi hamarkada daramatzagu zuen beharretara egokitzen aukera onenak, ezberdinak eta pertsonalak proposatuz. Gure sormena eta eskarmentua zuen festaren esku jartzen dugu, berdin da festa handia ala txikia izan, pribatua ala korporatiboa, dotorea, kalejira nahiz rock! Musikak gauzak aldatzeko duen gaitasunean sinisten dugu: ezkontza bat momentu majiko batean bihurtu, zuzeneko bat esperientzi ahaztezin batean edota eskolako klase bat gizartea eraldatzeko gunea bihurtu. Hori guztia musikaren bitartez, sormenaren bitartez. Eta beti gure nortasunari eutsiz. Mandrabera gara. Festa hasi da!

Mandrabera zerbitzuak

Mandrabera – Events
Zure festa pribatu nahiz korporatiboaren soinu-banda jarriko dugu. Eskarmentu handiko soka tresnazko laukote batekin edota zure cocktailean proposamen rockero eta berritzaile batekin.
Zuzeneko indartsuak emateko moduko musika taldeak ere baditugu eta baita ere entzulego mota guztietara moldatu daitekeen DJa.

Mandrabera – Esperientzi berriak
SUHOTS zezensuzkoak zure herriko jaien gauak argituko ditu. Argi eta pirotekniazko ikuskizuna da. Haur zein helduentzako gozagarri. Uztazue zuen kaleetatik korrika egiten eta goza ezazue esperientzi ahaztezin batekin!

Mandrabera – DJ
Plaza ugarietan eskarmentua duen DJa. Bere saioak ikusgarriak eta musikaren aldetik bikainak dira. Errepertorio oso zabala duenez musika mota ezberdinak jartzen ditu momentuko entzulegoak eskatzen duenari egokitzeko.

Mandrabera – Street Band
Herriz herri, kaleak musikaz betetzen dabilen musikari taldea da hau. Turuta txaranga talde ezberdinetatik datozen musikarik osatzen dute. Taldekide bakoitzak bere estiloa eta kolorea gehitzen dio Txarangari.

Mandrabera – Zumba fest
Jauzi, dantzatu, bizi! Urte askotako eskarmentua duten bi profesionalen eskutik utziozu gorputzari espresatzen haur nahiz helduentzako ikuskizun honekin. Goza ezazu saio ahaztezin batekin. Zure jaiaren aurrekoa eta ondorengoa mugatuko du ekintza honek! Life is Zumba!!!

Mandrabera – Sound
Gure soinu ekipoak zuen beharretara egokitu ditzakegu. Emanaldi ezberdinetarako soinu zerbitzuak eskeiniz.