Egin ezazu amets eta goza ezazu musikak duen majiaz zure ospakizun berezienean. Zure ezkontza ahaztezina izan dadin eskeintza ezberdinak dauzkagu: hasi aukera klasikoenekin –soka tresnazko laukote batekin- cocktail rockero batekin jarraituz eta festabanda eta DJekin festa bikain bati azken ikuitua emanez.
Gure gomendioak
Vihots
Vihots proposamen musikal hobezina da ekitaldi kuttun eta berezi horietarako. ( Ezkontzak, homenaldiak…) Errepertorio atsegina, klasikoa naiz gaurkoa eskeintzen du. Bi biolinjolez osaturiko duoa, musikalki kamara talde baten maila ematen duena.
Rocktail
Profesionaltasuna, dotoretasuna eta rockaren erromantizismoa uztartzen ditugu zure ezkontzako cocktaila girotzeko orduan esperientzi berritzaile bat eskaintzeko asmoz. Zure gonbidatuak ikaragarri gozatuko dute ikuskizun honekin.
Djki
Plaza ugarietan eskarmentua duen DJa. Bere saioak ikusgarriak eta musikaren aldetik bikainak dira. Errepertorio oso zabala duenez musika mota ezberdinak jartzen ditu momentuko entzulegoak eskatzen duenari egokitzeko.
Mandrabera Festa bands
Gure festa banden aukera ere eskeintzen dizugu zure ezkontzarako. Musika talde esberdinak dira zure festa berezienean zuk nahi duzun estilora moldatzeko gai direnak.