Ikasmusik

Mandrabera

Musika eta beste espresio artistiko batzuk uztartzeko asmoz sortutako egitasmo pedagogikoa da. Gure saioen bitartez , bide berritzaile bat erabiliz, sormena, hausnarketa eta parte hartzea sustatu nahi ditugu.

Kontzertu didaktikoak eta tailerrak eskeintzen ditugu. Hauen bitartez, ikaslek emozioak, gorputz espresioa, balio etikoak, musika eta eskolako hainbat ikasgaietan ikasitakoa erlazionatu ditzakete eta bere buruari protagonismoa emateko aukera ere badute jarduera artistiko bat garatuz.

Horretaz gain, musikarekiko grina izan eta praktikatzeko aukerarik izan ez dutenei parte hartzeko aukera ere ematen diegu. Horretarako gure prestakuntza eskola eskeintzen dugu, denboraldi batean musika ikasi ondoren, abian dauzkagun hainbat ekimenetan laguntzeko eta lana egiteko aukera emanez.

Gurekin ikasteko edo lana egiteko gogoa baduzu, bete ezazu ondoko inprimakia

Entzun gure demoak

Aurrekonturik nahi al duzu?

Jar zaitez harremanetan